Hillabete batzuk kanpon pasa ta gero etxea etortzeko garaia iritxi da. Indonesiatik bueltau nitzanen, australian enekan ezer iteko: eguraldiyak dexente hoztu zun, ta surfeko trajia lapurtu in zienez ureta re ezin nun sartu.
Generalen oso tenporada ona pasa det, jende berri asko izagutu det, jende on asko, baina inutillen bat re bai tarten. Leno izagutu re iten ez nitun asko, oain lagun oso onak bihurtu dia pasatako denbora guztiyan ondoren.
Oain etxen asentatzia tokatzea, ikasten hasi ta hori dana. Bakit faltan botako detela pasatako guztiya, baina etxen re ezta gaxki eoten, familiya ta lagunak berriz ikusiz. Norbaitek tenporada bateako kanpoa juteko intentziyua balinbaka buruan, aldeitea animatuko nuke dudik gabe, ez baita eze galtzen!
